Kepa Junkerak bihar emanaldia emango du

21.09.07
Kultura eta Gazteria

Kepa Junkera musikari ospetsuak emanaldia emango du bihar gaueko hamaika eta erdietan Orbe Kardinalaren plazan. Emanaldia aurtengo ‘Folkez Blai’ lehiaketako ikuskizunik nagusiena izango da. Gure akordeoi jole ezagunenak bere, ‘Hiri’ tituluko lana eta azken diskoa aurkeztuko digu, zeinak hainbat sari jaso dituen. Bilbotarraren kontzertua herriko folk txapelketaren eta gaur ekingo dugun asteburu musikalaren barneko jarduera garrantzitsuena izango da. Folk lehiaketako finalak gaur hasiko dira eta igandean bukatuko. Hortaz, gaurkoan hiru eguneko asteburu musikal eta biziari hasiera emango diogu, zeina ekitaldiz gainezka datorren.

Kepa Junkeraren kontzertua doan izango da. Musikariak ‘Hiri’ izenaz kaleratu duen azken diskoa aurkeztuko du. Diska horrek hainbat sari eta aipamen jaso ditu eta oso aipatzekoa da World Music Charts Europak, Kontinenteko Mundu Musikaren barne album onentzat jo izan duela. Bestalde, disko horretako konposizio bat euskarazko abestitik onena izendatu izan dela aurtengo Musika Sarietarako. Kepa aldi onean dago, musika munduan egin duen ibilbidean landutakoaren usta jasotzen, lan oparo eta ona egin baitu. Aurten gelditu gabe lanean jota sua dabil, Bilboko azken Aste Nagusiko pregoilaria izan da eta datorren hilabetean Bretainiara joanen da hainbat emanaldi egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin