Folkez Blai lehiaketa bost talderekin geratuko da finaletarako

21.09.07
Kultura eta Gazteria

Gaur emango zaio hasiera Ermuko Folkez Blai izeneko bigarren lehiaketako finalari. Finalera sartu diren lehen taldeek gaur ekingo diote zuzeneko emanaldiei, emanaldi horien ondoren erabakiko baita irabazlea. Talde finalisten artean azken orduko baja bat izan da. Xera talde asturiarrak orain dela ordu gutxi batzuk jakinarazi baitu ez dela Ermura etorriko. Beraz taldeak ez du programan iragarritako emanaldirik emango, etortzeko izan dituzte arazoak direla-eta, lehiaketaren finalari uko egitea erabaki dutelako. Hori horrela, udal kultura sailak ez du erreakzionatzeko denborarik izan eta ez du ordezkorik ekarriko. Hortaz, lehiaketa bost taldeen artean erabakiko da.

Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren sailkatuari horren erdia emango zaio, hots, 1500 euro. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plaza, ordu bete inguru. Emanaldiak gaurtik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Finalean parte hartuko duten talde guztiek 400 €ko saria eskuratuko dute, etortzeagatiko gastuei aurre egin diezaioten. Horrez, gain diploma bana ere emango zaie.

Gaurko emanaldiak

Fase finalari hasiera emango dio Euri Ttanttak izeneko talde arabarrak; arratsaldeko 7etatik aurrera. Gaurko finalista bakarra izango da hori Xera asturiarra ez baita etorriko. Ondoren, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera, herriko Flipin Folk eta Nemon taldeek arituko dira, goizaldera bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin