Gazteriak udazkenerako tailerrak prestatu eta izen-ematea zabaldu du

24.09.07
Kultura eta Gazteria

Udazkeneko hilabeteetan gauzatzeko antolatu dituen tailer eta ikastaroak aurkeztu ditu gazteria sailak, kaleratu berri duen foiletoan. Proposamenean espezialitate ezberdinetako bost tailer planteatzen zaizkie 15 urtetik 25era bitarteko gazteei. Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan duten hainbat eta nobedadeak bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta beira-marrazketa lantzeko teknikak proposatzen dira, urriaren 8tik abenduaren 10ra bitarteko astelehenetan. Bigarren tailerrak, estresaren kontrako teknikak landuko du, asteartero urriaren 9an hasi eta datorren abenduaren 11ra bitartean. Arabiar-dantzaren tailerra hirugarrena da eta iaz ere egin zen, harrera oso ona jaso zuelarik. Hortaz, aurten errepikatuko da. Laugarren eta bosgarren proposamenak perkusioa eta quiromasajearen teknikak ikastea proposatzen dute. Ikastaro guztiak Lobianon emango dira. Gaur zabaldu da izena emateko epea.

Ikastaroetan izena emateko pertsona bakoitzak 40 euroko kuota ordaindu behar du. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, horretarako, haien izaera kreditatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituztelarik, bakoitzak 25 € ordaindu ahal izateko. Tokiak mugatuak dira. Izen emateak Lobiano Kukltur guneko bulegoetan egin daitezke astelehenetik ostegunera, arratsaldeko, 3etatik 9etara bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako informazio gehiago izeneko atalean jarri dugun foiletoa.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin