Europako Batasunak antolatutako Erregioen arteko Kooperazio Forumean egon da Ermua

27.09.07
Ekonomi Sustapena

Udalbatzarraren ordezkari talde bat Lisboan (Portugalen) izan da duela egun batzuk, Europako Batasunak antolatutako Erregioen arteko Kooperazio Forumean para hartzeko. Talde horren buru joan dira Carlos Totorika alkatea eta Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntzako zinegotzia den José Luis Araujo alderdikidea. Foro horretan hasiera eman zaio Erregioen arteko Kooperazio bultzatzeko programa berriari, zeinak ‘Interreg IVC’ izena duen. Forora 800 ordezkari bildu dira, horien artean toki, erregio eta estatu agintariak izan direlarik, erakunde publikoetako, Europako Parlamentuko eta Erregioen Batzordeko beste hainbatekin batera.

Ekitaldiaren helburua bikoitza izan da, batetik, programa berri aurkeztea eta, bestetik, Europan ideia berriak sustatzeko eta amankomuneko gaiak elkarlanean lantzeko interesa duten hainbat erakunde biltzea. ‘Interreg IVC’ izeneko ekimena indarrean izango da lau urtez, 2007tik 2013ra. Ekimen horren bidez lagundu nahi zaie Europako erregioei lurralde politikak elkarlanean landu ditzaten eta esperientziak konpartitzeko. Horren bidez, berrikuntzaren eta ezagutzaren ekonomia bultzatu nahi dira, eta baita ere, arriskuei aurre hartzen eta ingurunea babesten. Lisboa eta Goteborgeko herriek ahalegin berezia egin dute honetan.

Jardunaldi horietan Ermuko ordezkariek Osoko Batzordetan nahiz ideia berrietarako eta harremanak egiteko tailer ezberdinetan parte hartu dute. Adierazitako tailerrak, besteak beste, ondoko hauek izan dira ‘Berrikuntza, ikerketa eta garapena’ eta “Ekintzaileak eta ETEak” landu izan direnetan.

Foro garrantzitsu horretan Ermuko Udalak parte hartu izana oso positibo eta esanguratsutzat jo da, horrelako programetan udalen parte hartzea oso urria baita. Parte hartze horren bidez, Ermua Europara hurbilduko da eta herria bera ezagunagoa egingo, programa europarretan interesatutako talde aitzindariaren barne dagoelako. Bestalde, bidaia hori Europako beste erakunde askorekin harremanetan hartzeko balio izan du.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik