Mexikoko zineari dedikatu zikloa gaur amaituko da

27.09.07
Kultura eta Gazteria

Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak iraileko zine-klubeko saioei eta Mexikoko zinearen zikloari amaiera emango die gaur gauean. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da, Ermua Zineman. Filmak ‘Conejo en la Luna’ titulua du. Luzemetraia Jorge Ramírez Suárez zuzendariarena da, 2005ean estreinaturikoa eta 95 minutu irauten duena. Aktoreak ondoko hauek dira: Bruno Bichir, Lorraine Pilkington, Jesús Ochoa eta Álvaro Guerrero. Lanak drama bat kontatzen du eta ustelkeriaren eragina agertu.

Sinopsia

Julie gazte Britainiarra da, Mexikoko D.F.era ezkonduta dagoena. Bere senarra mexikarra da, eta Antonio du izena. Bikoteak lau hilabeteko alaba bat du. Jende umila da, etxe bat erosi nahi duena. Azkenean, etxea egiteko lursail bat erosiko dute eta hortik aurrera gauzak oso gaizki joaten hasiko zaizkie. Lursailaren erosketarako txekea gizon bati ematen diote, zeinak Parra jaunaren –politikari boteretsuaren- erailketa koordinatzen duena. Segidan arazoetan murgiltzen dira. Ama eta alaba atxilotu eta espetxe klandestinora sartuko dituzte. Espetxeratze agindua, barne ministroak berak zuzenean eman du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin