-Errotabarri Eskubaloia- talde berriaren aurkezpen ofiziala

28.09.07
Kirolak

Ermuan kirol talde eratu berri bat dago, oraindik orain hasi berria dena. Taldea horrek ‘Errotabarri Eskubaloia’ izena du, hain zuzen ere kirol hori landuko duelako. Talde berria jada inskribatuta dago Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen Erregistroan. Halaber, funtzionatzeko behar duen Identifikazio Fiskaleko Kodea ere eskuratu du eta bere jokalari eta taldeen fitxak ere bideratu ditu Federaziora. Proiektu berriaren inguruko gorabeherak orain egun batzuk eman zaizkio gure udalari. Taldeak bere egoitza Orbe plazako eraikin batean kokatu du, 2. zenbakia duenaren 1ngo solairuan. Taldearen Zuzendaritza Batzordea hamabi pertsonek osatzen dute, horien artean idazkaria, diruzaina eta bederatzi bolak daudelarik. Elkartearen aurrean Olatz Bouzo Gerenabarrena ermuarra jarri da, presidentziaren kargua hartu baitu. Taldea kirol jardueretan parte hartuko du aurtengoan emakumezkoen hiru talderekin, bi kadeteetan eta hirugarrena infantiletan. Nolanahi ere, taldea presta dago mutilen taldeak ere hartzeko, horiek sortzeko gazte interesaturik agertzen bada behintzat.

Ekimen berri hau martxan jarri da Ermua K.E.ko eskubaloi atala bertan behera utzi eta desegin eta gero. Horrena urrean, guraso batzuk elkartu eta lanean has idira talde berria eratzeko. Horren bidez, herrian atal honetan egon daitekeen eskariari erantzun nahi diote. Taldea eskoletako benjamin eta alebin kategorietako ekipoen osagarri eta horien hazkunderako hazi aizan nahi du. Talde berriaren borondatea integratzailea da eta bere asmoak ez dira neskatilen adinaren araberako kirol gaitasunak garatzea; kirol eta teknikaren aspektuen gainetik ondokoetan lan egin nahi baitute: disziplina, egoten jakitea, irabazten eta galtzen ikastea, errespetua, giza eta bizikidetzarako baloreak barneratzea, eta abar…

Taldeak herriko ikastetxeekin bilerak mantendu ditu azken hilabetean. Ikastetxeei Lehen hezkuntzako 3 mailatik 6era bitarteko ikasleriari eskubaloia eskolaz kanpoko jarduera gisa eskaini diezaietela eskatu die. Sor daitezkeen taldeak aurrera ateratzeko eta horiei entrenatzeko laguntzak eta beraiek dituzten entrenatzaile eta laguntzaileak eskaini dizkiote. Hortaz, proiektu berriari eta beren bultzatzaileei zorte ona opa diegu, hasierako lehen urte honetatik bertatik.

Aurkezpen ekitaldia

  • Non: Miguel Angel Blanco kiroldegian
  • Eguna: irailaren 29an.
  • Ordua: 16:00etan.

Talde, jokalari eta entrenatzaileak aurkeztu ondoren, bi partida jokatuko dira. Txapelketaren ordez, erakustaldiak izango dira.

  • 16:00etan. Kadeteak: Errotabarri Eskubaloia – Oviedoko kluba.
  • 17,45etan: Infantilak: Errotabarri Eskubaloia – Elgoibarko taldea.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
13.06.24
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira