Munduko Kopako finala San Pelaion jarraitu ahal izango da

15.07.26
Kirolak
Erakundea
Gizartea
Udalak 6x3,5 metroko led pantaila handia kontratatu du, eta 20:00etatik aurrera eskainiko du telebista-seinalea

Hala nahi duten ermuarrek Espainiaren eta gaur sailkapena lortzen duen taldearen arteko Mundu kopako finala pantaila handian eta San Pelaion ikusteko aukera izango dute. Hori erabaki du udalak, atzo gauean Luis De la Fuentek zuzentzen duen taldea sailkatu ondoren. Kirol alorrak ikus-entzunezko ekipamendua kontratatu du gaur, selekzioak atzo finalerako txartela lortu ondoren. Frantziaren aurkako garaipena mugarri historikoa da, eta ilusioa eta itxaropenak piztu ditu, duela 16 urte gertatu zen bezala. Munduko txapeldunen kopa altxatzeko aukera gertuago dago, partida bakarrera.

Aurrekariak

Udal honek aurreko hainbat kasutan ere pantailak kontratatu ditu beste kirol hitzordu garrantzitsu batzuk izan direnean, kasurako 2008ko eta 2014ko Eurokopako finaletan. 2010eko Munduko Txapelketako finalean eta Athletic Errege Kopako finalak jokatzera iritsi den urte ezberdinetan. Orduan ehunka pertsona bildu ziren San Pelaio parkean, giro ederrean .

Udalak San Pelaio plazako kioskoan pantaila handia jarriko duen enpresa espezializatu baten zerbitzuak kontratatu ditu. Partidaren emanaldia 21:00etan izango den arren, konexioa ordubete lehenago eskainiko da, aurreko giroa eta norgehiagokaren atarikoak bete-betean eta intentsitate osoz bizitzeko.

Pantailaren ezaugarri teknikoak

  • Kanpoko LED pantaila handia, egunez eta gauez ikusi ahal izateko berezia
  • 6 x 3,5 metroko neurriak (21 m2-ko azalera)
  • Bereizmen handiko telebista-seinalea hartzen duena (HD)
  • Pantailarako soinu-tresneria eta egitura.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak