-Los Panchos- hirukotearen azken ahotsa

04.10.07
Kultura eta Gazteria

Rafael Basurto Lara kantaria bihar Ermuan izango da. Mexikarrak kantaldia emango du Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ekitaldi hori udal kultura sailak antolatu du eta urriko agendan txertatzen da. Sarrerak 18 € balio du ikusle orokorrentzat eta hiru gutxiago Zinemaren bazkideak direnentzat. Aldez aurreko salmentan hasita dago eta sarrerak kultura bulegoan eskuratu daitezke.

Betiko ‘Los Panchos’ taldea oso gogoan du oraindik ere Rafael Basurtok, taldearen azkenengo liderraren ahotsak. Hirukote mitikoak garai bat markatu zuen bere estilo erromantiko ahaztezinarekin, eta oraindik orain hispanoamerikako hainbat belaunaldietako kideen oroimenean sustrai sakonez erroturik dago.

Rafael Basurtok biharko kantaldian hirukote ospetsuaren abesti klasikoak eta bere azken diskoko berriak kantatuko ditu. Bere esanetan, sentimenduak ez direla aldatzen gogorarazi nahi dio jendeari. Musikan egin duen ibilbidean arrakastarik gorena lortu duten boleroak ditu. Kantariaren azken diskoak ‘Enamorado’ titulua darama eta bertara betiko abesti unibertsalak bildu eta egokitu ditu, esaterako Juan Carlos Calderón konpositorearen, ¿De qué manera te olvido? edo ‘Tómame o déjame’.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin