Zine-klubak zine fantastikoaren ziklo berriari hasiera emango dio gaur

04.10.07
Kultura eta Gazteria

‘Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak zine-klubeko saio berriei hasiera emango die gaurkoan. Ziklo berri horretako saioak zine fantastikoko filmei dedikatuko zaizkie. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘La hora fría’ tituluko filma proiektatuko da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du. Luzemetraia Elio Quiroga zuzendariarena da, 2006an estreinaturikoa eta 93 minutu irauten duena. Aktoreak, besteak beste, ondoko hauek dira: Silke, Carola Manzanares, Jorge Casalduero, Julio Perillán, Pepo Oliva eta Nadia de Santiago. Pelikula zientzia fikzio eta fantastikoaren generoaren barne kokatzen da, nahiz eta terrore ukituak ere badituen.

Sinopsia

Azken gerratearen ondoren, arma kimikoak izugarrizko txikizio et kaltea eragin diote gizateriari. Gizakiak erradiakzioaren ondorioz zonbi arriskutsuak bihurtu dira. Talde txiki bat egoera arriskutsu horri aurre egiten ahalegintzen da, abandonaturiko etxe handi baten barne ezkutaturik. Horiekin batera ume bi ere badaude. Taldeak ez dio kanpoko inori sartzen uzten. Baina segurtasuna ez da zailtasun bakarra. Kanpokoez gain ikusiezinezko espektro gaizkileak ere badituzte, hotz-beroa jaitsi izanak sortarazitakoak. Hotzaren ordua da…

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin