-Juan Torres- Enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketaren III. edizioa zabalik

06.10.07
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak ‘Juan Torres’ Enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketa deitu du. Ekimena Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak antolatu du. Lehiaketaren hirugarren edizio honek sarietan 21.000 euro banatuko ditu.

Aurtengo edizioak hainbat aldaketa dakartza. Lehiaketak bi atal ezberdin izaten jarraituko du, lehena enpresa proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat eta, bigarrena, herriko ikasleentzat. Bigarren atal honek jasango du berrikuntzarik handiena. Aurreko edizioetan bezala lehenengo atala Ermuan enpresa martxan jartzeko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei zuzentzen zaie. Bigarrena berriz, DBH eta ziklo ertain eta goi mailakoetan dabiltzan ikasleei , horien guztien artean sormena eta ideiak pizteko xedez.

Bigarren atal horretako parte hartzaileek egun ezagutzen ditugun produktuentzat erabilera edo aplikazio berriak proposatu beharko dituzte, horietan dagokion egokitzapen berritzailea aplikatu eta gero, edo produktu eta prozesuen berriak proposatu, nahiz eta horiek ez eduki merkaturatzeko lamen edo bideragarritasunik. Helburu nagusia sormena sustatzea da, proposamenak merkatuan izan dezakeen irtenbidearen gainetik. Proposatu daitezkeen ideien artean, honen antzekoak espero dira: dekorazioan berrerabili daitezkeen materialak, ontziak berrerabiltzeko aplikazioak, diseinuak edo, makineriaren erabilera berriak, besteak beste.

Ikasleen atal honetan 9000 euro banatuko dira sarietan. Banaketa ondorengoaren arabera ezarri da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikasleentzat: 2000 €ko lehen saria eta 1000€ bigarren bat.
  • Erdi Mailako Heziketa Zikloko ikasleentzat: 2000 €ko lehen saria eta 1000€ bigarren bat.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleentzat: 2000 €ko lehen saria eta 1000€ bigarren bat.

Enpresa-ideien ataleko partaideen kasuan, proposamenak osagai teknologiko edo berritzaile maila altua dutenak izango dira gehien baloratuko direnak. Atal honetako partaideentzat, ondoko sariak ezarri dira:

  • Irabazleari 9.015€ eta Izarra enpresa hazitegian ezarri ahal izatea, I+E sailkapeneko enpresen baldintza beretan.
  • Bigarrenari 3.005€ eta Izarra enpresa hazitegian ezarri ahal izatea, I+E sailkapeneko enpresen baldintza beretan.

Enpresa-proiektuetan proposamenak aurkezteko hilabeteko epea dago, hots, azaroaren 5era bitartean. Aldiz, ikasleen ideia berritzaileen atalerako, aste bete gehiago, azaroaren 10era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du