Berrikuntzaren eragileak izeneko proiekturen aldez aurreko izen-ematea ireki da

11.10.07
Ekonomi Sustapena

Udal honek buru-belarri lanean dihardu azken aldian udalerriko ehun sozial eta ekonomikoaren artean berrikuntza eta sormena pizteko ahaleginetan. Ildo horretatik, ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorra hainbat jarduera bultzatzen dihardu gure eremuan berrikuntza proiektuak indartzeko, horien bidez ezagutzan oinarrituriko jarduera eta lanpostu kualifikatu berrien sorrerari lagungarria zaiolako.

Aipatutako jardueraren adibide gaurkoan aurkeztu nahi dugun ikas-ekinezko prestakuntzarako ikastegia da. Proiektua SPEE INEMek diruz-laguntzen du eta Europako Fondo Sozialak kofinantziatzen. Proiektu horrek urte bete iraungo du. Lehen sei hilabeteren buruan prestakuntza teknikoa duten eta langabezian dauden partaideei trebakuntza emango zaie. Ondorengo sei hilabeteetan berriz, partaideek jasotako ezagutzekin proiektu berritzaileren bat diseinatu eta martxan jarri beharko dute, gure inguruko enpresaren batean aplikatuko dena.

Ekimen honek dituen helburu nagusiak bi dira. Batetik, langabezian daudenak lan-merkatura bueltatzeko dituzten aukerak gehitzea eta horretarako bideak erraztea eta, bestetik, gure industri ehuna osatzen duten enpresak berrikuntzan egiten dituzten inbertsioak gehitzea. Ikas-ekinezko prestakuntzarako ikastegi honi ‘Berrikuntzaren eragileak’ izena jarri zaio. Horretan eskaintzen dena ondokoa da; lehenengo enpresen berrikuntzaren inguruko gaietan 6 hilabetez trebatzea eta beste 6 sei hilabetetan kontratuaz lanean aritzea, ikasten jarraitzeko eta proiektu berritzaile bat diseinatu eta martxan jartzeko.

Programa hain zuzen ondokoei zuzentzen zaie:

  • 2008ko apirilaren 22rako hogeita bost urte izango dituzten guztiei.
  • Langabetuei, horrelakotzat joko direlarik, lan-eskatzaileak izan eta okupatu gabe daudenak. Horiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribaturik eta lanerako presta egon beharko dute.

Partaideek ondoko prestakuntzaren bat eduki beharko dute derrigorrez. Erdi eta Goi-mailako Heziketa Zikloren bat, ondoren zerrendatzen diren espezialitate ezberdinetakoa:

  • Merkataritza eta marketina.
  • Elektrizitate-elektronika.
  • Ekoizketa mekanikoa.
  • Informatika.
  • Ekoizpenerako mantenua eta zerbitzuak.
  • Kimika.

Irakaskuntza teknikoetako diplomadun edo lizentziadunak- Edo ikasketako azken urtea egiten ari direnak.
Argibide gehiagorako edo aurretik inskribatzeko, interesdunek posta elektroniko bidez mezu bat bidali dezakete pye@udalermua.net helbidera, 943179151 telefonora deitu edo Torreta Etxeko egoitzara etorri, (Bizkaia Etorbideko 15ean).

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren