Gaur gauean –Cantando bajo las balas- obra antzeztuko da Zineman

11.10.07
Kultura eta Gazteria

‘K-Producciones’ konpainiak ‘Cantando bajo las balas’ antzezlana dakar gaur Ermura. Obra Antonio Alamorena da. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Obrak udan ikuskizun onenaren saria jaso du, Ridavadiako nazioarteko antzerki mostran. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta bere hileko eskaintzan txartatu. Lana Alvaro Lavinek zuzentzen du eta bertan Alfonso Torregrosa eta Mariano Marín aktorreek ere hartzen dute parte. Sarrerak 8 euro balio du eta aldez aurretik sailean bertan eskuratu daiteke gaurko ordu 2ak bitartean edo erreserbatu 943 179161 telefonora deituz. Osterantzean, ikuskizuna hasi baino lehen zinemako takilan.

Sinopsia

‘Cantando bajo las balas’ obra frankoren lehen ekitaldi ofizialaren kronika da, kontakizunean ikuspuntu komiko eta musikala uztartzen dituena. Historiaren arabera, ekitaldi ofizial hori Salamancako unibertsitatearen paraninfoan egin zen 1936ko urriaren 12an. Kontakizuna, Legioaren sortzailea izan zen ,José Millán Astray jeneralaren gorpuak egiten du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin