Máximo Aláez pintore asturiarrak erakusketa zabaldu du gaur

15.10.07
Kultura eta Gazteria

Máximo Aláez pintore asturiarrak erakusketa zabaldu du gaur Ermuan. Gure Autonomi Erkidegora estrainekoz etorri da artista hau eta udal kultura sailaren eskutik egin du. Erakusketak aste bete iraungo du eta epe hori motz gera daiteke, ikusmina sortu baita autore honen lanak ikusteko. Aláezek gaur goizean bertan zintzilikatu ditu bere koadroak Lobiano Kulturguneko bi aretoetan. Erakusketa urriaren 22ra bitartean egongo da zabalik. Bere ordutegia lanegunetan arratsaldeko 6etik 8etara bitartean da eta larunbat eta jai egunetan, goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 6etatik 8etara. Sarrera doan da.

Maximo Aláez Aviles herrian jaio zen 1970. urtean. Arte Ederrak ikasteari ekin zion Sevillan eta 2001. urtean lizentziatu zen.Ordutik hona erakusketa indibidual zein kolektiboetan hartu du parte, aipagarriena Bochum-en(Alemanian) Amnesty International Kunts Auktion'' izenekoan izanik, hain zuzen ere.Aláezek hogeita hamar bat koadro ekarri ditu gurera. Horietatik lau tamaina handikoak dira eta horiek Lobianoko lehenengo aretoan jarri ditu. Gainerako guztiak, tamainaz txikiagoak eta serie ezberdinetakoak direnak, bigarren aretoan daude zintzilik. Pintura horien artean autoreak bere buruari eginiko erretratua dago.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita