Zine-klubak -Tideland- filma proiektatuko du gaur

18.10.07
Kultura eta Gazteria

‘Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak zine-klubeko saio berri antolatu du gaur gauerako. Urriko saioak zine fantastikoko filmei dedikatzen ari zaizkie. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘Tideland’ tituluko filma proiektatuko da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du. Luzemetraia Terry Gilliam zuzendariarena da, 2005ean estreinaturikoa eta 122 minutu irauten duena. Filma Brinatiarren eta Kanadiarren arteasn ekoiztuta dago. Aktoreak, besteak beste, ondoko hauek dira: Jodelle Ferland, Jeff Bridges, Jennifer Tilly, Janet Mc Teer eta Brendan Fletcher. Pelikula zientzia fikzio eta fantastikoaren generoaren barne kokatzen da, nahiz eta terrore ukituak ere badituen.

Sinopsia

Jeliza-Rose, neska gaztea da, filma honen protagonista eta narratzailea.Zer arrazoirengatik Los Angeles hiria utzi eta etorri ote da Jeliza-Rose Texaseko baserri batera? Bere aita rockabilly musikako gitarra jolea ohia da, baina ez dio hitz egiten alabari. Zergatik ote? Bizi den etxeko ganbaran zarata asko entzuten da, nork eragiten ditu? Jeliza-Rose bere gaztaro gordinaren errealitatetik ihesi dabil eta bere irudipeneko fantasietan murgildurik bizi da; bere mundu horretan ipurtargiek izen propioa dute; buztinezko izakiak iluntzero esnatzen dira, tiburoiak trenbidean egiten dute igeri eta Barbie kopinei moztutako buruek kide ditu abenturak konpartitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin