Musikaldiak zartzuela eta abesbatzak ekarriko dizkigu asteburu honetan

19.10.07
Kultura eta Gazteria

Aurtengo ‘Musikaldia’ren edizioa gaur gauean hasiko da. Egitaraua zartzuela batekin estreinatuko da, Ikuskizuna Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizunak ‘Antologia de la Zarzuela’ titulua du eta Bizkaiko Parkinson gaixotasunak jotako gaixoen Elkarteak aurkezten du. Sarrerak 10 euro balio du.

"Antología de la Zarzuela" Bizkaiko Parkinson Elkartearen Abesbatzak azken egindako lana da. Bi urte egon dira ikuskizun hau prestatzen eta elkarkide guztiek parte hartu dute antzezten, kantzatzen, dekoratuak eraikitzen, atrezzoa egiten edota jantziak josten. Balbino Rojoren, musika zuzendaria, laguntzaz kontzertu ikusgarria eskaintzea lortu dute eta orain arteko emandako ikuskizunetan, hain zuzen ere, Bilboko Euskalduna Jauregian eta Oviedoko Filarmonika Antzokian, publikoaren harrera izugarria izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin