Haur-ikuskizun batek amaiera emango dio Musikaldiari

26.10.07
Kultura eta Gazteria

Kanpingags eta Golden Apple Quartet taldeek ‘Galipotx’ izeneko lana aurkeztuko dute bihar arratsaldean, Ermua Zineman, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Taldeek baliabide ekonomiko eta ahalegin artistikoak bateratzea erabaki zuten kalitatezko ikuskizun musikalak prestatzeko. Taldeak antzezle eta kantari gazteen bila ibili ziren proiektua gauzatzeko eta azkenik, iazko azaroan ‘Galipotx’ izenekoa aurkeztu zuten. Ikuskizuna adin guztietako ikusleentzat aproposa da, jendearen artean harrera oso ona izan duena.

Antzezpenean parte hartzen dute Joli Pascualena, Mikel Montero, David Rosco eta Iker Bengoetxea aktorrek hartzen dute parte. Letrak Eduardo Dorronsorok prestatu ditu; zuzendaritza musikalaz Loyola Garmendia arduratu da eta zuzendaritza artistikoa Patxi Barkok gain hartu du. Sarrerak 3 euro balio du eta takilan eros daiteke.

Lana Europa erdiko ipuin zahar batean oinarrituta dago, zeina libreki egokitua izan den, nahiz eta kontakizunaren muina errespetatua izan den.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin