“Halloween” jaiaren aitzakiaz, Gazteriak beldurrezko zinearen ziklo antolatu du

30.10.07
Kultura eta Gazteria

Aste honetako Domu Santuen Eguna dela eta, Gazteria Sailak beldurrezko zinearen zikloa antolatu du ate joka dugun lau egunetako zubirako. Ziklo horretan jai egun beste filma proiektatuko dira ostegunetik igandera bitartean; lau. Ekimenak aisialdirako aukera eskaini nahi die zubia herrian pasako duten pertsona orori. Gainera, horpoz horpo jarraitzen dio egun oso modan dagoen eta ''Halloween'' izenaz ezagutzen den festari. Jai hori kultura zeltatik datorkigu eta, batez ere, Estatu Batuetan ospatzen da, urriaren 31n. Egun horretan, gazteak mozorrotu eta etxerik etxe joaten baitira gozokiak eskatzera.

Proiekzioak Ermua Zineman egingo dira, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Salbuespena igandea izango da, azken eguna izanik emanaldia arratsaldeko zortzietan hasiko baita. Sarrerak 3,95 euro balioko dute.

Egitarauak estreinatu berri diren filmak bildu ditu. Lauretatik hiru aurtengoak bertakoak dira, 2007 honetan aurkeztu baitira zine aretoetan. Horien artean ondoko filmak daude, Quentin Tarantinoren “Death Proof”, edo Robert Rodríguez mexikarraren ''Planet Terror'' lana. Filma horiek, proiektu bereko zati dira nahiz eta Europan banandurik aurkezteko agindua dagoen. Dave Mayers zuzendariaren “Carretera al Infierno” luzemetraia ere, aurten aurkeztu da. Laugarren eta azkena "Wolf Creek", titulatzen da eta Greg McLeanek zuzendu eta aurkeztu zuen 2005ean.

Egitaraua

  • Azaroak 1ean: "Death Proof”, gaueko 22,30etan.
  • Azaroak 2an: "Wolf Creek", Greg McLean, gaueko 22,30etan.
  • Azaroak 3an: "Planet Terror", gaueko 22,30etan.
  • Azaroak 4an: "Carretera al Infierno", iluntzeko 20:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin