“Berrikuntzarako eragileak” izeneko ikas-ekinezko ikastegia martxan da

31.10.07
Ekonomi Sustapena

“Berrikuntzarako eragileak” Ermuko Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailaren azken ekimena da. Izen hori darama ikas-ekinezko prestakuntzako ikastegiak, zeina aste honetan bertan martxan jarri den. Ekimena Estatutuaren Enplegu Zerbitzu Publikoak (INEMek) eta Europako Gizarte Fondoak diruz laguntzen dute. Honen helburua 25 urtetik beherako hamabost gazte trebatzea, gurean industriaren berrikuntzan jardun dezaten laster batean. Jarduera honek urte bete iraungo du. Parte hartzaileek lehenengo sei hilabeteetan trebakuntza jasoko dute eta bekadunak izango dira. Aldiz, bigarren sei hilekoan enpresetan jardungo dute lanean, prestakuntzako kontratu batekin. Jardura astelehenean aurkeztu eta atzokoan hasi zen, baina oraindik orain hainbat leku hutsik geratzen dira.

Ekimen honetan parte hartzen dute Mondragon Korporazio Kooperatiboaren Ikerketa Kudeaketarako Zentroak –MIK delakoak- eta Management eta enpresak kudeatzeko metodologia berrien garapen eta ikerketan jarduten duen lehenengo zentroa Europan –MIK Innolab- deritzana.

Lehenengo sei hilabeteetan trebakuntza izango da nagusi eta hori modu trinkoan jasoko da, 960 ordu sartuko baitute partaideak. Moduluan izen handiko profesionalak emango dituzte eskola horiek, esate baterako horien artean, ondokoak izango dira: Carlos Fernández Isoird, MIKeko ikerketa zuzendaria eta ezagutzaren kudeaketan eta hori ETEan aplikatzen aditua dena, Josu Ansola, besteak beste, I+D+i eta kalitate proiektuen kudeaketan aditua dena, Francisco Sánchez, Ingeniari Industrialeko doktorea eta irakasle izenduna. Horiez guztiez gain, enpresaren berrikuntza alorrean izen handiko aditu ere Ermura etorriko dira eskolak ematera.

Programa honen barne, partaideek sei hilabete emango dute balio erantsi handiko proiektuak enpresetan lantzen. Jarduera honen ezaugarri nagusietako bat ekimena gazte guztientzat zabalik dagoela da, parte hartzeko ez baita heziketa maila zehatz edo berezirik eskatzen. Antolatzaileen ustez, pertsona oro izan baikaitezke sortzaile eta edozelako proiekturen liderrak izateko talentudunak.

Hortaz, izkutuko talenturik atera edo munduan eragiteko benetako gaitasunak landu nahi badituzun gaztea bazara, etor zaitez Torreta Etxera; deitu bertako 943179151 telefonora edo idatzi pye@udalermua.net helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren