Corrado Masaccik “txotxongiloen zirkoa” izeneko erakusketa jarri du Lobianon

05.11.07
Kultura eta Gazteria

Corrado Masacci italiarrak “txontxongiloen zirkoa” izeneko lanekin erakusketa jarri du Lobiano Kultur Gunean. Ondarroan duela hogei urte pasatxo bizi den artista honek azken urteetan ehun eta hirurogei erakustaldi baino gehiago egin ditu Euskadin eta inguruko lurraldeetan. Erakusketa horietan eskola ume ugari joaten da eta, egileak ikasleei irakasten die txotxongiloak edozelako sentimenduak adierazteko gauza direla.

Massacik egun 48 urte ditu. Euskadin estreinakoz antolatu zuen erakustaldia 1990an muntatu zuen. Bere bizia kopin horien diseinu eta maneiua hedatzeari dedikatu dio, lehenengo bere jaioterrian eta 1982az gerotik Euskadin.

Bere lanak ikusgai jarri dituen estatuaren iparraldeko kultura-etxe eta museoetan, lau urtetik aurrerako ikasle piloaren bisita jaso du. Horiei guztiei, berrogei minutuko saioetan , txotxongiloen historia, sorrera eta horien interpretazio gaitasunei buruz hitz egin die. Nolanahi ere, Corradok dioenez, indar gehiena jarri du, ‘gaztetxoeei ulertarazten txotxongiloek edozelako sentimenduak transmititzeko gai direla, tristura, poztasuna, eta haserrea, besteak beste”.

Ikasleekin lan egiteaz gain, eskolak ere ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko txotxongiloen gelako zuzendaria baita. Unibertsitatean fakultate ezberdinetako ikasleei txotxongiloak nola sortu eta horiekin lan egiten irakasten die. Erakusketa datorren igandera, -azaroaren 11ra- bitartean egongo da ikusgai. Erakusketa lanegunetan zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Igande eta jai egunetan erakusketa ikusteko ordutegia goizekoa eta arratsaldekoa da, hamabietatik ordu 2etara eta 6etatik 8etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean