Bihar hasiko dira San Antonio eta Abeletxerako lotura guneak asfaltatzen

06.11.07
Hirigintza

Bihar hasiko dira 634 errepide nazionalean -San Antonion- eta Abeletxe bide berrirako lotura guneak asfaltatzeko lanak. Udal hirigintza alorrak horrela iragarri du, alorreko arduradunek lanak gauez egingo direla aditzera eman dutelarik. Horien esanetan lanok gauez egingo dira ''trafikoari eragozpen gehiagorik ez sortzeko, berez ere nahikoa korapilatsu izaten baita. Carlos Totorika alkateak oharra prestatu du gaur, datozen gauetako lanek herritarrei sor dakizkieketeen eragozpenengatik barkamena eskatuz. Mezu hori bihar helazariko zaio jendeari eta bertan konprentsioa ere eskatzen da. Lanak bihar hasi eta larunbatera bitartean luzatuko dira, teknikariek aurreikusitako erritmoaren arabera. Langileek gaueko hamarretan hasiko dira lanean eta horien lanjarduna, hurrengo eguneko seirak bitartean luzatuko da.

Asfaltatze lan berezi horiek “ Compañía Vasca de Asfaltados” izeneko enpresak egingo du, obraren esleipenduna den ''Izelaieta'' Aldi-baterako enpresa elkarteak hori kontratatu baitu. Lanak bihar hasiko dira aurreko egunetan gune horietan egin diren proba-kargen emaitza positiboa izan baita, laborategitik aditzera eman dutenez. Asfaltatze lanak Gipuzkoa Etorbideko 8tik 12 bitartean eta Abeletxerako bide berriaren trenbidearen azpiko sarbidean egingo dira. Gaur egun ezagutzen dugun Izelaietako sarbidea behin betirako itxita gera daiteke datozen egunetan, obren eboluzioaren arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean