Kanpingags taldeak

09.11.07
Kultura eta Gazteria

Kanpingags taldeak “Lapur Zuloa” antzezlana Zinemara Dakar gaur. Antzezpena gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Sarrerak 8 euro balio du. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta San Martin kulturalean barne txertatzen da. Obran aurpegi ezagun ugari hartzen du parte, askok Euskal telebistako sailetan parte hartzen duten aktoreak baitira. Aktoreak ondokoak dira: Asier Hormaza, Kontxu Odriozola, Ainhoa Aierbe, Joseba Apaolaza, Itziar Tuño, Kandido Uranga eta Asier Sota. Sarrerak takilan, erosi ahal izango dira.

Sinopsia

Komedia beltza eta samurra. Garratza eta atsegina. Obsesioak jotako lau pertsonaiaren bizitzak gurutzatzen dira. Mota guztietako terapiak probatu dituzte: jateari uzteko, erretzeari uzteko, lapurtzeari uzteko… Eta arazo horiek burutik kendu ezinik dabiltza guztiak.

Halako batean, lapurreta erraza egiteko aukera agertzen zaie, eta terapia guztiak ahaztuta, anbizioak itsuturik, prest daude laurak lapurreta elkarrekin egiteko, horrek behin betiko erretiratuko dituelakoan. Dirua bai terapia ederra!

Lapurretako dirua, ordea, Mafiarena da. Mafiak bizkor harrapatzen ditu gure pertsonaiak eta lauretako baten heriotza eskatzen du. Horrek gogoeta egitera daramatza: zer galduko luke munduak bakoitzaren heriotzarekin? Hala une batez seriotasun-printzez betetzen da lapur-zuloa; baina luze gabe umorezko haize-boladak amaiera samur eta dibertigarria ematen dio abenturari.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin