Pintxo eta kanapeak egiten ikasteko tailerra gazteentzat
Udal gazteria sailak pintxoak eta kanapeak egiten ikasteko tailerra antolatu du. Eguberria ate joka dugula eta, alorrak jaien inguruko ekimen berezia antolatu nahi izan du. Proposamena 18 urtetik 25era bitarteko gazteentzat da eta bere xedea jaietako menuak hobetuko dituzten proposamen errazak lantzea da. Tailerrak zortzi saio izango ditu, bakoitzak ordu eta erdiko, zeintzuk beste horrenbeste egunetan gauzatuko direnak. Saiook azaro eta abenduan egingo dira, launa hilabete bakoitzean. Saioak datozen lau asteetako astelehen eta asteazkenetan egingo dira. Ikastaroko begiralea Andoni Doce Urkaregi sukaldari ermuarra izango da. Saiook Emakumeen Topagunean egingo dira, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzietara bitartean. Ikastaroan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Izen-emateak Lobianon egin behar dira, bertako ordutegia goizez 11etatik ordu 1era eta arratsaldez lauretatik seietara bitartean. Izen_emateak pertsonako 20 euro balio du.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu