“Juan Torres” ideia lehiaketaren sariak gaur banatu dira

20.11.07
Ekonomi Sustapena

Udal Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak “Juan Torres” bigarren ideia lehiaketaren sariak gaur banatu ditu. Sarien banaketa Lobiano Kultur Guneko auditoriumean egin da gaur eguerdian. Sariak banatzeko ekitaldian herriko eta eskualdeko ikastetxeetako ikasle eta irakasle ugari egon da. Ikastetxeen artean, ondokoak izan dira: Ermua-Mallabia LHIKa, IES-Uni Eibar Ermua, Armagintza Eskola eta Ongarai DBI. Antolatzaileek pozarren agertu dira lehiaketak partaidetza handia izan duelako eta aurkeztutako proposamenak originalak eta kalitatezkoak izan direlako. Lehiaketara herria ia ikastetxe guztiak aurkeztu dira eta beste hainbat eskualdekoak. Guztira hamasei ideia proposamen jaso dira. Parte hartzaile guztiek saririk jaso ez badute ere, sail antolatzaileek bakoitzari opari bana helaraziko die datozen egunetan ikastetxeen bidez.

Bigarren Hezkuntzako Juan Torres sariak
Irabazleak Ideia Proposamena Autoreen taldea
1. SARIA
Lokarri zurrunen ideiaren autoreak

IES Ongarai
DBHko 4. maila

Zapata eta zapatilen lokarri zurrunak Lokarriak erabili dira, horien barnetik kablea sartuz, horrela zurrunak geratzen dira eta edozein forma eman dakieke. Lotu behar ez direnez erosoak dira zahar eta ume txikientzat. Birziklatutako materialaz eginak daude.
  • Zaira Igelmo
  • Miriam Rojas
  • Hadia El Mohamadi
2. SARIA
Florezenteak kolorezko estalkiez estaltzeko ideiaren autoreak

IES Ongarai
DBHko 4. maila

Florezenteak kolorezko estalkiez estaltzea Fluoreszenteak diseinatu eta dekoratzea koloreko estalkiekin, gelen dekorazioarekin koordinatu ahal izateko.
  • Nagore Prada
  • Jon Ander Clemente
  • Carlos Carnero
  • Jon Ander Redondo
Ziklo ertainetako Juan Torres sariak
Irabazleak Ideia Proposamena Autoreen taldea
1. SARIA
Oin-lanparako ideiaren autoreak

Mallabia LHIK
Galdaragintza

Lanpara Birziklatutako materialekin diseinatu eta egindako lanpara. Hodi zatiak ditu eta latekin jantzita dago. Pentsatzen dagoen pertsona irudikatzen du.
  • Iker Iglesias Lorenzo
  • Germán Aguirre
  • Kevin Sánchez
  • Hugo Araujo
  • Alex Parada
  • Juan David Peña
  • Asier Carballo
  • Iván Ajo
2. SARIA
Botilak ixteko tapoiaren autorea

Mallabia LHIK
Mekanizazioa

Botilak ixteko tapoia Tapoia birziklatutako materialak erabiltzeko asmoren eskutik dator. Egilea Industri Mekanikoko espezialitatean dabil. Ideia sinplea baina oso erabilgarria da. Torlojuak plastikozko bi eraztun ditu, haizerik irteten ez lagatzeko. Ioritz Etxebarria Vitoria
Goi Zikloetako Juan Torres sariak
Irabazleak Ideia Proposamena Autoreen taldea
1. SARIA
Electronics Investigations ideiaren autoreak

Armagintza Eskola (Eibar)

Electronics Investigations Elektronikako baliabideak kudeatu eta osatzea, inguruko enpresa txiki eta ertainei zerbitzua emateko.
  • Andoni Arrizabalaga
  • Antonio Ruiz
2. SARIA
Ice Planet proposamenaren autoreak

Ikastetxea IES-UNI Eibar-Ermua

Ice planet Izotz jauregia prestatzean datza, frankizia gisa eratuz. Aisialdia suspertzen du modu berritzaile batean. Horrelakorik ez baitaukagu inguruan.
  • Gorka Motrel Eizaguirre
  • Laura Olmo Leal
  • Maite García-Pascual Gómez

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren