Greg Rivera berrikuntzako adituak, Toki-garapeneko Asteari amaiera eman dio

22.11.07
Ekonomi Sustapena

Enpresari dedikatu zaion jardunaldiak amaiera eman dio gaur Ermuko Toki-garapen eta pertsona ekintzailearen asteari. Ekimenak partaidetza ugaria bildu, Lobianoko aretora ehun pertsona inguru bertaratu baitira.

Egunari Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza zinegotziak eman dio hasiera. Honek bere ongi etorri hitzetan adierazi duenez “eragile sozioekonomiko guztiek elkarlanean aritu beharra dugu, gizarte parte hartzaile eta lehiakorragoa lortzeko”.

Jarraian hitza Rosalía Herrera alorburuak hartu du. Honek alorrak azken urteetan egin duen ibilbide eta garapena azaldu ditu, gaur egun eskaintzen diren zerbitzu berritzaileen berri emanez. Herrerak iragarri duenez laster martxan jarriko da “Innoforo2007” izeneko programa. Horren bidez enpresen berrikuntzari lagundu nahi zaio eta programa hori MIK erakundearekin lankidetzan jardunez egingo da. Erakunde horretako ordezkari Carlos Fernández Isoird bertan izan da programaren metodologiaren berri emateko. Programa hori otsailean abiaraziko da.

Berrikuntzari ditugun baliabideekin aurre egin

Gestamp taldean I+D+i atalaren zuzendaria den Pedro María Vegak hitzaldia eman du segidan. Honek edozein berrikuntza prozesuren gakoak azaldu ditu. Azalpen horretan duela hamarkada bat bere enpresak negozio aldaketa egitea erabaki zuela azaldu du, sektorearen ildoari ihesi egin eta I+D+i inbertsio prozesu baten buru-belarri murgiltzeko. Vegaren esanetan hasteko estrategia ona da lehiakideak analizatzea eta horretarako benchmakingeko estrategiak erabiltzea gomendatu du, norberaren produktua hobetzeko xedez. Nolanahi ere, bere ustez gauzarik erabakigarrirena pertsonen aldeko apustua egitea, eta epe luzerako estrategietan inbertitzea dira. Hori bai, horretara besterik dedikaturik ez dauden langileak bultzatzen.

Atsedenaren ondoren, Biloko Merkataritza Ganbararen planifikazio eta ikerketa zuzendariak, Ignacio Otalorak, Bizkaiko berrikuntza Behatokiak dituen tresnak eta funtzionaltasunen berri eman du. Behatoki hori enpresei laguntzeko eta berrikuntza estrategiak abian jartzeko sortu dela gehituz.

Greg Rivera, punta-puntako berrikuntzako aditua

Azkenik, gaur goizean Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza saileko kolaboratzailea den Greg Rivera ezagutzeko aukera izan dugu. Rivera Ermuko berrikuntza bideratzaileak izeneko programaren burua da. Ipar amerikar hau “Innovalab” ekimeneko zuzendari zientzialaria da, hedabideen teknologia berrietan aditua dena. Hezitzailea eta berrikuntza alorreko estrategia diseinatzailea. Greg Riveran hitzaldi maisua eskaini du, ipar Amerikako ereduen bidez, kultur aldaketak egiteko eta errutinak apurtzeko pertsona taldeekin nola lan egin azaltzen saiatu delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren