Kultura sailak 2008ko Inauterietarako kartel-lehiaketa deitu du

27.11.07
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak deitu du datorren urtean Inauteriak iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Zirriborroak sailaren bulegoetara eraman edo postaz bidali daitezke urtarrilaren 17ra bitartean. Bertara eraman nahi dutenek, kontutan eduki dezatela bertako ordutegia goizeko bederatzietatik ordu bietara bitartekoa dela. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Komentukua kalea z/g, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoak. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2008’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2008ko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

2008ko otsailaren 18an kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan