-No basta una vida- filmak azaroko zine-kluba itxiko du

29.11.07
Kultura eta Gazteria

‘Mudo Drogot Cinematografo’ taldeak azaroko zine-klubeko saioei amaiera emango die gaurkoan. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘No basta una vida’ tituluko filma italiarra proiektatuko da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du. Luzemetraia Fernan Opzetek zuzendariarena da, 2007an estreinaturikoa eta 110 minutu irauten duena. Aktoreak, besteak beste, ondoko hauek dira: Stefano Accorsi, Margherita Buy, Pierfrancesco Favino, Luca Argentero, Ambra Angiolini, Serra Gilmaz, Ennio Fantastichini eta Isabella Ferrari. Pelikulak elkarren artean erlazionaturik dauden pertsona taldearen maitasun istorioa kontatzen du.

Sinopsia

Davide idazle famatua da, Lorenzo izeneko publizistaren mutil laguna dena. Bikoteak sarri jaiak antolatzen dituzte etxean lagunentzat. Antonio banketxeko enplegatu dudatsua da, eta Angelica izeneko psikologoarekin ezkonduta dagoena. Antoniok Angelica engainatzen du, Laura izeneko gazte batekin baitabil. Neval itzultzailea da polizia ofizial lotsatiarekin ezkondua dagoena. Sergio Davideren mutil lagun ohi eta sarkastikoa da eta, Roberta drogetan eta astrologian interesaturik dabilen gaztea. Pertsonaia guzti horiek barre eta negar, maite eta borrokatu egiten dute. Guztiek, patu eta kasualitatearen menpe daude.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin