Gazteria zinegotzigoak bidaia bi antolatu du eskiatzera joateko

03.12.07
Kultura eta Gazteria

Udaleko Gazteria zinegotzigoak elurretara joateko txango bi antolatu ditu. Lehenengoa abendu honetan bertan egingo eta partaideek Candanchúra joango dira. Lehenengo talde horretan 14 urtetik 17ra bitarteko gazteak joango da. Bigarren txangoa urtarrilean egingo eta Jacara joango da. Bigarren bidai hori 18 urtetik 25era bitarteko neska-mutilentzat izango da. Izen-emateak egiten hasita daude, Lobiano Kultur Gunean. Ekimena aurtengo 2007ko programaren barne dago eta aisialdi-txangoa izango da. Candanchura abenduaren 15etik 16ra bitartean joango dira. Izen-emateak 50 eurotik 70era bitartean balio du, interesatua ermuarra edo eski-begiralea kontratatzen duen ala ez. Izen-ematearen barne daude joan-etorria, egun bateko ostatua pentsio erdian eta teleaulkian ibiltzeko paseak. Adinez txikikoen taldea lau begiralerekin batera joango da.

Izena emateko interesdunek orriak bete, NANaren fotokopia eta erroldatze ziurtagiria entregatu eta kuota ordaindu behar dute. Adinez txikien kasuan gainera, gurasoen baimena ere aurkeztu behar dute. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Lobianon kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono zenbakiak ondokoa da: 943708700. Posta elektronikoz idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij-gib@udalermua.net. Bulego horren ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostegunera goizez 11etatik ordu 1era eta arratsaldez 4etatik seietara bitartean. Ostiraletan, goizez bakarrik dago zabalik, goizeko 11,30etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Izena emateko azken eguna abenduaren 10a da, dagoen lekua lehenago bete ezean, plazak mugatuak baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan