-Querida Bamako- filmak hasiera emango dio gaur zine-klubeko ziklo berriari

13.12.07
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot taldeak antolatzen duen zine-klubak ziklo berria hasiko du gaur eta ¿Querida Bamako’ filma proiektatuko. Zikloa dokumental sozialez osatzen da eta proiekzioez gain zine-forumeko hitzaldiak ere egingo dira. Forum hitzaldiak direla-eta, antolatzaileek saioen ordutegia gaueko bederatzi eta erdietara aurreratu dute. Emanaldia Ermua Zineman izango da eta sarrerak 3 euro balio du. Gaurko emanaldi hori herriko gobernuz kanpoko eta garapenerako erakundeek antolatu dituzten eta ‘Afrika beharrezkoa dugu’ izenburuko jardunaldien barne kokatzen da. Filma drama bat da 97 minutu irauten dituena. Filma Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztu zen.

Filma bihar goizeko zortzi eta erdietan herriko DBHko ikasleei proiektatuko zaie. Proiekzioaren ondoren, Zineman izango da Omer Oke zuzendari eta gidoilaria, ikasleokin hitz egiteko eta horien galderei erantzuteko.

Sinopsia

Moussa Burkina Faso herriko gaztea da. Jaioterrian bertan bizi da bere guraso, Fatima emazte eta gainerako familiarekin. Moussak bere emazteari ‘Bamako’ –Maliko hiriburuaren izenarekin deitzen dio, bertan ezagutu eta elkarrekin irteten hasi zirelako. Gerora ezkondu eta gaur egun Mamadou izeneko seme jaioberria dute. Nekazaritzatik ozta-ozta bizi dira, eta azken boladan oreka ahul hori apurtu egin da, lehorte luzeagatik. Familia aurrera atera nahiak hala beharturik eta herriko nagusiak kontsultaturik, Moussak Europara emigratzeko erabakia hartzen du. Filmak etortzeko bidaiaren gorabeherak kontatzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian