Trebakuntzako ikastaroak, -Bizkaia Prest- deialdikoak

10.01.08
Ekonomi Sustapena

Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntzako udal sailak langabetuentzako ikastaro berriak jarriko ditu laster martxan. Eskaintza berri hori ‘Bizkaia Prest’ egitaraukoa da. Egitarau horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du. Ikastaro horietan parte hartzeko baldintza da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldaturik egotea da. Ikastarook bi aste barru hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira:. Eraikuntza eta errausketako hondakinen kudeaketa; AutoCad2007 eta Nazioarteko Merkataritza.

Ikastarook 100 ikastorduz luzatuko dira. Ikastaroak doakoak dira eta urtarrilaren laugarren astean hasiko. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Interesatuek bete beharreko baldintza eta ikastaro bakoitzeko zehaztasunak, bulegoan bertan kontsulta daitezke.

Matrikula egin nahi dutenek Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza alorraren bulegora jo beharko dute. Helbidea hau da: Torreta Eraikina eta Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroa. Argibide gehiagorako deitu ondoko telefono zenbakietara: 943179151 eta 943179018.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik