Lobianon egingo diren ikastaro eta tailerretarako izen ematea zabalik
Udal kultura sailak Lobianon egingo diren tailer eta ikastaro zenbait programatu ditu datozen hilabeterako. Kulturak ekimena bere egin du eta Lobianon txertatu, herritar orori zuzendutako eskaintzan. Orain artean, horrelako ikastaroak gazteria sailak antolatzen zituen, gazteentzat pentsaturik zeudelarik. Kultura alorrak proposamena foileto batera bildu du, zeina kaleratu eta aurkeztu berri duen. Argitalpenean Lobianon egingo diren eta espezialitate ezberdinetakoak diren lau tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi.
Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan duten hainbat ikastaro eta nberiren bat bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta beira-marrazketa lantzeko teknikak proposatzen dira, otsailaren 4tik apirilaren 14ra bitarteko astelehenetan gauzatuko dena. Bigarren tailerra ere, errepikatzen den proposamena da: erreflexoterapiako teknikak landuko dituena. Hau asteartero egingo da otsailaren 5ean hasi eta apirilaren 8ra bitartean. Hirugarrena, biodantzaren tailerra da, eskaintzako nobedadea. Honek dantza, mugimendua, musika eta komunikazioa uztartzen ditu, integrazio eta bizitasuna suspertzeko xedez.
Laugarren eta azken proposamenak inauterietarako makilatzen ikastea proposatzen du. Ikastaro hori datorren asteko lehen hiru egunetan egingo da, aurtengo inauteriak, gain-gain baititugu. Ikastaro guztiak Lobianon emango dira, horietan izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroetan izena emateko pertsona bakoitzak 40 euroko kuota ordaindu behar du. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, izaera hori agiriez kreditatzen dituztenek, 25 € ordainduko dute. Makillaje ikastaroa merkeagoa da, 12 euroko kostua duelarik eta lau gutxiago deskontuak jaso ditzaketenentzat. Tokiak mugatuak dira. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00 bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 11etatik arratsaldeko 3etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako informazio gehiago izeneko atalean jarri dugun foiletoa.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean