Vanesa Martin abeslariak -Agua- tituluko diskoa aurkeztuko du
Vanesa Martin abeslariak –Agua- tituluko diskoa Ermuan aurkeztuko du gaur. Emanaldia Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Agua bere lehenengo lan diskografikoa da, Carlos Jean produktoreak ekoiztu duena. Lehen diskoa konpaktu horrek hamabi abesti biltzen ditu, kantariak berak konposatutakoak. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 8 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eskuratu ahal izango da biharko ordu biak bitartean, kulturako bulegoan bertan. Gainerako sarrera guztiak, Zinemako takilara eramango dira ikuskizuna hasi aurretik erosi nahi duten ikusleentzat.
Interprete gaztea, fina eta talentuduna
Konposatzeko duen talentuari interpretatzerakoan duen gustua gehitu behar zaio, biak ere kantari gazte batean oso arruntak ez diren ezaugarriak. Hegoaldetik etortzearen ukitua, antzinako Mediterraneo, Andaluzia eta flamenkoaren jakintza, pop onenarekin, rock ukituekin eta musika beltza, jazza eta blusarekin uztatuz. Hori guzti horri, jakin-min bizi eta bilatzailea gehitu behar zaio. Gainera Carlos Jean produktorearen konponketak ukitu nabari eman diote, zigilu elektroniko eta modernoaz janzteko, baina aldi berean Vanesa Martinen nortasuna errespetatuz. Diego del Pozo, gitarra jolearen trebezia erantsi diotelarik. Azken hori, ‘Los delincuentes’ taldearen gitarra jole azkarra da.
Vanesa Martínen ‘Agua’ diskoak koktel freskagarri eta sendoa da, gustatu, mozkortu eta burura igotzen den horietakoa, ajerik sortzen ez duena. Vanesa Martin hasi berria eta diskoa lehena izan arren, lana borobila suertatu da, fina eta intentsua, politiki poliki entzun eta dastatzekoa, ardo onaren gisa. Dzangada batean edo xurrutakada txikitan edanda ere, gozatzekoa dena. On egin!
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
