Birusak erasoan! Haurrentzako antzezkizuna bihar Lobianon
Toni La Sal aktore bizkaitarrak haurrentzako ikuskizuna ekarriko du bihar Lobiano Kultur Gunera. La Salek “Birusak erasoan!” izeneko obra antzeztuko du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 2 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik 12ra bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.
Sinopsia
Airez dela, doministiku edota usoen hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina guzti hau ez zaio bat ere axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai? Baina... Nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik ote hain txikiak?
Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau ikusteko aukera. Kontu-kontalaria dirudi, baina ez da halakorik, nahiz eta Toni La Salek motorista kaskoa buruan jarri bere garbiketarako orga gidatzeko; ez eta modan dauden umorezko bakarrizketa horietako bat ere, hemen ikuslegoak ez ditu soilik barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean gaudela diote, baina... Posible al da lanbas batek hitz egitea?
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean