Nagusientzako egoitzak eta eguneko zentroak 180 erabiltzaileentzako lekua izango dute

25.02.08
Hirigintza

Nagusientzako egoitzak eta eguneko zentroak 180 erabiltzaileentzako lekua izango dute, Urgatzi taldeko gerente den Carlos del Campok aditzera eman duenez. Toki horietatik 135 erresidentziarenak izango dira eta gainerako 45ak eguneko zentroarenak, hurrenez hurren. Nagusientzako egoitzak 89 logela izango ditu, 43 banakakoak eta 46 bikoitzak. Egun eraikitzen ari den azpiegitura horrek 7 milioi euroko kostua izango du, sei eraikitzeko eta bestea barrutik janzteko erabiliko direlarik. Abeletxeko zelaiaren magalean altxatzen ari den eraikinak 4000 metro karratutik gora izango ditu. Proiektuan aurreikusten denez, azpiegiturak bere ateak zabalduko ditu 2009. urteko udaberrian. Del campo gerenteak datu horiek guztiak eman zituen aurreko astean gizarte-politikari buruzko jardunaldietan eman zuen hitzaldian.

Zerbitzu horietan 77 langilek jardungo dute

Urgatzi taldeak egun eraikina altxatzen dihardu. Enpresak zerbitzua kudeatuko du datozen hogeita hemeretzi urtez, hori zabaltzen denetik kontatzen hasita. Egoitzak izango dituen lekuen %30 erabiltzaile pribatuentzat dedikatuko dira eta beste %70 Foru Aldundiarekin hitzartuta egongo dira. Ermuko egoitza horretan lekua izango dute bizkaitar guztiek. Instalakuntzak duen neurriaren arabera, bertan 77 langilek lanean jardungo dutela aurreikusi da. Horietatik 66 langilek egoitzan arituko dira eta beste 11k eguneko zentroan. Urgatzi taldeko gerenteak adierazi duenez, beren asmoa Ermuan enplegua sortzea denez gero, Ermuko profesionalak lehenetsiko dira, kontratazioak egiterakoan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean