Martxorako kultur ekitaldien zerrenda ezagutarazi da

28.02.08
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak aditzera eman du martxorako programatu duen ekitaldi zerrenda. Programazioa eta horretara bildutako proposamenak da baldintzaturik datoz, hastear gauden hilabete horretan Emakumearen Nazioarteko eguna eta Aste Santua ospatuko ditugulako. Nolanahi ere, datozen hogeita hamaika egunetan, hileroko legez, zine komertziala, zine-kluba, antzerki, musika eta kantu ikuskizunak, erakusketak, haurrentzako emanaldiak eta mendiko diapositiben proiekzioa ikus eta entzuteko aukera izanen dugu. Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunak programa berezi eta anitza propioa izango du. Horrek, hileko zine-klubean ere eragina izango du, zikloa emakume zuzendariei dedikatuko baitzaio.

Programatutako guztiaren artean, aipamen berezia merezi dute bi ikuskizunek. Batetik, Organik taldeak ‘Lilak’ titulupean martxoaren 14ko ostiralean aurkeztuko digun emanaldia daukagu. Ikuskizunak antzerkia eta musika uztartzen ditu. Emanaldia Zineman egingogaueko hamarretatik aurrera. Antzerkigintzarekin loturik dago, dakargun bigarren aipamena. Izan ere, herriko Izarraitz taldeak bere muntaia berria estreinatuko baitu martxoaren 7 eta 8an. Estreinaldia Ermua Zineman egingo da, ohiko orduan, eta egun bi horietan jarraian. Obra, ‘Cuatro caminos’ titulatzen da.

Programatutako jarduera guztien berri zehatza azpiko informazio gehiagori eginiko loturaren atalaren bidez eskaintzen dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin