Egitarau zabala prestatu da, martxoaren 8ko ospakizunaren inguruan
Aukera Berdinetarako sailak egitarau zabala prestatu du, aste honetan beteko den Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldia, emakumeen arteko topaketa, bazkari eta ondorengo kontzentrazioa, antzerki ikuskizunak eta literatura solasaldiak idazleekin. Ekitaldioi gaur emango zaie hasiera eta martxoaren 18ko martitzenean bukatuko.
Erakusketa bikoitza
Emakumearen Topagunean gaurtik hasi eta datozen hamabost egunen buruan ikusgai egonen dira mugimendu feministak erabilitako hainbat kartel. Erakusketa martxoaren 18ra bitartean mantenduko da eta hori bisitatzeko orduak ondorengoak dira, goizez 9 eta erdietatik eguerdiko ordu 1etara bitartean eta, arratsaldez, lauretatik 8etara bitartean.
Bestalde, udal liburutegiak ere apal berezi bat jarriko du, non emakumea eta generoa lantzen duten liburu eta aleak eskainiko dituen. Eta bihartik aurrera, gaiaren inguruko irakurketa gida berezi bat ere plazaratuko du.
Martxoaren 8ko egitaraua ikusteko, saka beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.
Lotutako albisteak

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du