Ermuko UKE-k, CEP Anaitasuna Ikastola LHI eta IES Anaitasuna Ikastola DBHI gurasoen elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

25.03.08
Kirolak

Ermuko UKE-k, CEP Anaitasuna Ikastola LHI eta IES Anaitasuna Ikastola DBHI gurasoen elkarteekin, Ermuko Udaberrian “Eskola Kiroleko anitz jardueraren bitartezko kirol-hastapen programa” burutzeko 2008 lankidetza-hitzarmena sinatu du.

Honakoa sinatzen duten erakundeek pentsatzen dute eskola-kirola hezkuntza-tresna bat eta hezkuntza-prozesuaren osagai bat dela. Halaber eta lankidetza-hitzarmenari buruz, eskola-adinean egiten den edozein kirol-jarduera fisiko ikaslea maila intelektual, emozional, fisiko eta sozialean desarroilatuko duen hezkuntza integralaren prozesuarekin eta eskola-ikasketekin zuzenean lotuta dagoela.

Hori dela eta, kalitatearen parametroak oinarri hartuta, jarduera fisiko eta kirol anitzekoaren praktika jarraitua suspertu nahi dute CEP Anaitasuna Ikastola LHIko eta IES Anaitasuna Ikastola DBHIko ikasleen artean.

Programaren antolaketa

  • Entrenamenduak M. A. Blanco Udal Kiroldegiko kirol anitzeko pistan egingo dira asteazkenetan 16:30etik 17:30era.
  • Ermuko UKEk teknikoki gidatutako saio guztiak euskaraz izango dira eta Ermuko kirol-taldeen lankidetzaz programatutako saioak ere bai, ahal izanez gero.
  • Programa 2008 otsailaren 20an hasi eta ekainaren 18an amaituko da.

Programan inskribatzeko baldintzak

“Eskola-kiroleko anitz jardueraren bitartezko Kirol-hastapen programan” parte hartu nahi dutenek bakoitzaren ikastetxean egingo dute eskabidea (CEP Anaitasuna Ikastola LHI edo IES Anaitasuna Ikastola DBHI). Ikastetxea izango da partaideen eskabidea onartu edo ukatuko duena, programan ezarritako onarpen-irizpideei jarraituta.

Partaideak Ermuko UKEko abonatuak beharko dute izan.

Jarduera-programa

Kirol Jolasak LH 1 eta 2
Data Jarduera Tokia Nork zuzendua
OTSAILA
20 Herri kirolak M.A.Blanco
27 Hockey M.A.Blanco
MARTXOA
5 Euskal Pilota Aritzmendi Frontoia C.D. de Pelota Vasca
12 Patinaia M.A.Blanco
APIRILA
2 Arku-tiro Ikastola C.D. de Tiro con Arco
9 Nin Jitsu M.A. Blanco
16 Atletismo Betiondo Atletismo Ermua
23 Joku eta jolas tradizionalak M.A. Blanco
30 Aerobic M.A. Blanco
MAIATZA
7 Txirrindularitza Betiondo Ermuko Txirrindulari
14 Minibalonmano Betiondo Errotabarri
21 Minibasket Betiondo Ermua Basket
28 Futbol 5 Betiondo Saltxaileak
EKAINA
4 Orientazioa Betiondo
11 Igeriketa M.A. Blanco
18 Kirolaz Blai + Ur Jolasak M.A. Blanco
21 Eskola kirola Jaia Betiondon Betiondo
EKAINA-UZTAILA
23-15 Kirolaz Blai Udako kanpaina
  • M.A. Blanco
  • Betiondo
  • Irteerak

Lotura interesgarriak

Lotutako albisteak

Imagen
20.07.26
Hiru esku pilotak jaialdi izango ditugu aurtengo Santixauetan

Hiru jaialdi daude iragarrita: bi, kategoria profesionalekoak, hilaren 22 eta 25erako, eta beste bat, zaletuen mailakoa, hilaren 26rako
Imagen
20.07.26
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko prestakuntza-mintegia

Bost saio izango ditu, gazteei, senideei, entrenatzaileei eta herriko klubetako ordezkariei zuzenduak, eta urriaren 6tik 20ra egingo da.
Imagen
15.07.26
Munduko Kopako finala San Pelaion jarraitu ahal izango da

Udalak 6x3,5 metroko led pantaila handia kontratatu du, eta 20:00etatik aurrera eskainiko du telebista-seinalea