-Un adulterio casi decente-, antzezlana Zineman ikusteko aukera izango gaur

03.04.08
Kultura eta Gazteria

Maria Luisa Merlo eta Pedro Civera antzezle ezagunak Ermura etorriko zaizkigu gaur ‘Un adulterio casi decente” aurkeztera. Antzezlana, Ermua Zineman eginen da, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi gutxiago Zinemaren bazkideentzat. Sarrerak udal kultura sablean erosi ahal izango dira arratsaldeko ordu 2ak bitartean edo, bestela, takilan bertan ikuskizuna hasiera eman artean.

Lana Bernard Slade autorearena da; ikusleei ordu eta erdi atsegin eta entretenigarria egingo dien komedia. Istorioa Tenerife irlako luxuzko hotela batean garatzen da. Bertan maitale bik adulterio egiten dute urtean behin. Protagonista horien beldurrak, aurreiritziak eta azken hamarkadako garapena beren bizitzetan egoera barregarri eta erromantizismoz betetakoetara eramango gaitu.

Autoreak imajinaturiko pertsonaia dibertigarriak bizi propioa izango dute, punta puntako aktoreen bidez. Obra Txalo produkzioak dakar, aurtengo denboraldiko arrakastan bihurtu dena.''Un adulterio casi decente'' mundu osoan barrena aurretik ibilitako obraren bigarren zatia da. Espainian ''Una vez al año no hace daño'', tituluarekin aurkeztu eta ibili zen. Lehen zati horrek barre eta algara ugari eragin zituen.

Bihar gure herrian antzeztuko den obraren argazki promozionala dugu hau.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin