Bakarrik bizi eta seme-alabak dituzten emakumeentzako egonaldietarako izena-ematea zabalik

14.04.08
Berdintasuna

Udaleko emakume eta gizarte zerbitzuek lankidetzan jardungo dute bakarrik bizi diren eta seme-alabak euren kargura dituzten emakumeentzako egonaldietarako urteroko deialdiko izenematean. Aipaturiko programa hori Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta bere baldintzak Aldundiak kaleratutako 31/2008 Foru Dekretuan jasotzen dira. Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 57. alean argitaratu zen, iragan martxoaren 26an. Deialdi horri atxiki eta izena eman nahi dutenek gizarte zerbitzuetan (Komentukua kaleko bulegoetan) aurkez ditzakete eskariak, apirilaren 25era arte. Gizarte zerbitzuetan eta Emakumearen Topagunean inprimaki eredu ofiziala emango dizute eta hori betetzeko edo erantsi beharreko agiriekiko argitasunak baita ere.

Egitaraua honetan datza; Tarragonako probintziara aste beteko bidai egitea, egonaldian pentsio osoko erregimenean egonik. Bidaia doan izango da eta aurtengo ekainaren 28tik uztailaren 31ra arteko aldian egin beharko. Bidaiaren plazak zozketa bidez egokituko dira eskabidea aurkeztu eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten emakume guztien artean. Zozketa ordenadorez egingo da, notarioa aurrean dela. Zozketa horretan informatikako pisuen sistema bat ezarriko da, aurreko urteetako deialdietan onuradun suertatu ez diren emakumeei mesede egiteko asmoz.

Interesatuek aurkeztu beharreko agiriak deialdia arautzen duen dekretuaren 3 ataleko laugarren artikuluan zehazten dira eta, laburbilduz, ondokoak dira: NANa, familia-liburua eta gizarte segurantzako kartilaren fotokopiak, erroldatze-ziurtagiria, INEMen lan bila egon izana frogatzen duen agiria, Errenta Aitorpena edo hori egin behar izatetik salbuetsita egotearen agiria eta, azkenik, ezkontza baliogabea izatea, banandu edo dibortziatuta egotearen epaia.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda