Felipe Manterola, landa-gizarteko argazkilaria

18.04.08
Kultura eta Gazteria

Felipe Manterola bizkaitarraren argazki erakusketa ikusgai dago Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa hori udal kultura sailak antolatu du eta aste bi iraungo ditu gure herrian. Erakusketa apirilaren 29 bitartean egongo da zabalik. Bere ordutegia lanegunetan arratsaldeko 6etik 8etara bitartean da eta larunbat eta jai egunetan, goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 6etatik 8etara. Sarrera doan da.

Felipe Manterolak (Zeanuri, Bizkaia 1885-1977) bere herriko egunerokotasuna islatzen du argazkietan: nekazariak baserrien aurrean edo baratzetan; herriko umeak; inguruko bainuetxetatik herrira itzultzen diren udatiarrak; erromesak zaindarien egunean eta, nola ez, paisaiak.

Argazkiek dokumentuak dirudite; izan ere, ingurune hurbilenaren lekuko izateaz gain, xehetasun antropologikoak gehitzen dituzte. Horrekin batera, artistaren joera artistikoak ere erakusten dituzte: baliatutako argiaren norabide desberdinak, kopiaren bati erantsitako kolorea eta fotomuntaketa-saiakerak besteak beste.

Argazkilari garaikideen moduan, Manterolak formatu handiko argazki-kamerak baliatu zituen. Garai hartan entzute handiko markak nagusitu ziren, batez ere, Alemaniatik ekarritako teknologia landukoak eta optika fidagarrikoak.

Manterola Euskal Herriko argazkilarien bigarren belaunaldikoan kokatzen da. Horregatik, margolaritzaren erroek eragindako joera kostunbrista nabarmentzen da bere lanetan. Erakusketan artistaren zenbait argazki-kamera, hirurogeita hamabost argazki handitu, berrogeita hamar bat jatorrizko kopia eta posta-txartel bilduma bat ere daude ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan