Modu ekonomikoan gidatzeko ikastaroak doan egingo Ermuan

25.04.08
Ingurumena

Modu ekonomikoan eta energetikoki eraginkorrean gidatzen ikasteko doako ikastaroak emango dira Ermuan, Ingurumena errespetatu eta horrekin modu abegitsuagoan gidatu dezagun. Ikastarook Energiaren Euskal Erakundeak, EVEk, eskaintzen eta finantzatzen ditu, Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuarekin, IDAE delakoarekin, lankidetzan jardunez. Ikastaroak lau ordu irauten dute eta horietan eduki teorikoak nahiz praktikoak lantzen dira. Parte hartzaileek ikastaroa amaitu eta gero diploma bana jasoko dute.

Ermuan ikastaroak dauden autoeskola bietan –Ermua nahiz Urkoiz autoeskoletan- egin ahal izango dituzte interesatuek, biak baitira ekimen honetan entitate kolaboratzaileak. Interesa duten pertsonek zentro horietara jo behar dute argibide eta zehaztasun gehiago jasotzeko edo bertan izena emateko. Izen emate hori modu telematikoan egiteko ere aukera dago, EVEren web-gunean dagoen fitxaz baliatuz. Horretarako lotura ondokoa da:

Izena emateko fitxa

Parte hartu nahi dutenek bete behar dituzten baldintzak bi dira: B1 gida-baimena edukitzea eta Autonomi Erkidegoaren barne erroldaturik egotea. Taldeak eskariaren arabera eratuko dira eta ikastaro egun eta ordutegian ere eskatzaileen beharrei egokituko zaie.

Ikastaro horiei esker energia aurreztu ahal izango dugu, gure ibilgailu pribatuan egiten dituzun ibilaldietan erregaiaren kontsumoa gutxituko baitugu, denbora gehiago eman gabe ibilaldian. Energia eta beraz, dirua aurrezteaz gain, errepidean segurtasuna areagotuko duzu. Gainera, ingurune eta aire garbiagoa izaten lagunduko dugu; izan ere, CO2 emisio kutsatzaileak gutxituko ditugu, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko