-Aquí un Amigo- obra antzeztuko da Zineman

08.05.08
Kultura eta Gazteria

‘Txalo Producciones’ konpainiak ‘Aquí un amigo’ antzezlana dakar bihar Ermura. Obra jatorrizko (L’emmerdeur) obran oinarritzen da. Egokitzapena Francis Veberrek egin du. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, saio bakarrean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Obra orain dela gutxi estreinatu da eta harrera ona jasan du ikusleen artean. Lana Jaime Blanchek berak zuzentzen du eta bertan zuzendariaz gain, Ramón Langak, Maribel Larak eta M. A. Fernandezek hartzen dute parte. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik sailean bertan eskuratu daiteke bihar arratsaldeko ordu 2ak bitartean. Osterantzean, ikuskizuna hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira zinemako takilan bertan.

Sinopsia

‘Aquí un amigo’ (l’emmerdeur) Frantziako gaur egungo antzerkigintzan klasiko bat da, hori antzezten Jacques Brel aktore ezaguna ere jardun zuelarik. Muntaia honetan emakumeak utzi izanagatik Jaime Blanchek bere buruaz beste egin nahi duen argazkilariaren papera egiten du. Asmo horretatik urrunduko duena, Ramon Langa, beltzez janzten duen aktore eta gizona izango da. Azken pertsonai hori, asasinoa da, hotel berberean ostatu hartu duen kontratatu duten lana egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin