Letra galiziarren jardunaldiak

09.05.08
Kultura eta Gazteria

Herriko zentro galiziarrak eta ermuarrak letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak ospatzen dihardugu aste honetan. Aurtengoa hogeita laugarren edizioa da, eta hori Xose Maria Alvarez Blazquez idazle eta olerkariari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialari azken asteburuan eman zitzaion hasiera, nahiz eta ekitaldi gehien eta garrantzitsuenak datozen hiru egunetan gauzatuko diren. Egitaraua hasi zenetik mahai joko ezberdinetako txapelketak eta kirol saioak jokatu dira.

Egun nagusiak biharkoa eta igandekoa izango dira. Jardueren zerrenda ondokoa da:

Maiatzak 10, larunbata

  • 11:30etan. Dantza taldeen kontrentrazioa: Gure Ametsa, La Flor de Tomillo eta Hijos de Galicia Noxa Xente.
  • 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
  • 12:00etan: Pregoia jaien aurkezpena.
  • 12:15etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko taldeen eskutik.
  • 13:00etan: Lugotik etorritako ‘Noche de Gala”, orkestraren goizeko emanaldia.
    14:00etan: Sestaotik etorritako Noxa Xente taldearen erakustaldia.
  • 15:00etan: Adiskidetze bazkaria.
  • 19:00-22:00: Lugotik etorritako ‘Noche de Gala”, orkestraren arratsaldeko emanaldia.Gauen dantzaldiak aurrera jarraituko du, goizaldera artean.

Maiatzak 11, igandea

  • 11:30etan: Dantza taldeen kontzentrazioa: Rocio, Zumake eta Terra Nai.
  • 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
  • 12:00etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko taldeen eskutik.
  • 12:00-13:00etan: Ohorezko ardoa, laguntzaileentzako.
  • 13:00etan: Lugotik etorritako ‘Noche de Gala”, orkestraren goizeko emanaldia.
  • 19:00-22:00etan: Lugotik etorritako ‘Noche de Gala”, orkestraren arratsaldeko emanaldia.

Zaldiko-maldikoak eta produktu tipikoen dastatzea

Urtero egin bezala zentro galiziarrak bere egoitzaren aurreko kalean, San Isidron, postuak jarriko ditu olagarroa eta Ribeiroko ardoak saltzeko. Gaztetxoek, berriz, urteroko legez, zaldiko-maldikoak izango dituzte Okin Zuriko aparkalekuan.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin