-Vertigo Rock- jaialdiaren bigarren edizioa egingo da bihar Ermuan
Rock musikako jaialdia izango da bihar Ermuan. Ekimena herriko gazte talde batek antolatu du. Jaialdiari ‘Vertigo rock’ izena jarri zaio eta herriko plazan egingo da. Jardunaldi bizi eta luzea izango da, musika taldeek iluntzeko zotzi eta erdietan hasiko baitituzte emanaldiak eta igande goizaldean amaituko. Jaialdia dohainik da. Antolatzaileek udaleko gazteria sailen finantziazioa eta laguntza jaso dute. Eta baita ere herriko hogeina ostalari eta tabernarien babesa. Kartelak lau talde biltzen ditu, horietako hiruk izena eta argitaratutako disken bitartez ospea lortu dutelarik. Horiek ‘Storbais’ (Ermua); ‘Dikers’ (Nafarroa); ‘Anestesia’ (Zarauz); eta ‘The Kraven’ (Durango) dira.
Jaialdian parte hartu duen herriko talde bakarra ‘Storbais’ da. Boskoteak bost urteko atsedenaldia hartu du. Denbvora horretan hainbat kidek musika utzi eta beste berri batzuk gehitu dira. Hori horrela, biharko saioa aurkezpen gisatzat hartzen dute. Une honetan taldea ondokoek osatzen dute: Txino (ahotsa), Monsky (baxua), Fory (bateria), Barrutia eta Xabier (gitarrak). Storbaisen musika trashcore modalitatea da.
Antolatzaileek nahi dute jaialdi hau eskualdeanan erreferentetzat har dadila. Beren helburu behinena gure inguruko rock musika taldeei eta batez horretan hasten diren berriei laguntzea da, ezagutzera eman daitezen. Bihar grafittiak nola egiten diren ikusteko erakustaldia egingo da eta plazan, merchandinsingeko saltokia eta txosna jarriko dira.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin