Ongaraiko pista ofizialki inauguratuko da larunbatean

27.05.08
Kultura eta Gazteria

Gazteri udal alorrak Ongaraiko skate pista ofizialki inauguratuko du aste honetako larunbatean. Baietz bigarrenean, behintzat horrela espero da. Hasiera baten inaugurazio ekitaldia maiatzaren 10erako programatu eta iragarri zen. Nolanahi ere, bertan behera utzi behar izan zen euria goian behean zelako, hurrengo egun baterako utzi behar izan zelarik. Arrazoiak pisuzkoak ziren, ikuskizunari nahiz patinatzaileen segurtasunari eragiten baitzitzaion. Pista bustita izatean ezin zitezkeen jauzi eta akrobaziak behar besteko segurtasunaz egin. Hiru asteren bueltan, patinatzaileek libre dutenez gero, ekimena berreskuratzea erabaki da. Ea, honetan eguraldia lagun dugun.

Inaugurazio ekitaldirako patinatzaile profesionalak kontratatu ditu. Ermura etorriko zaizkigunen talde horretan punta-puntako patinatzaile onenak izango ditugu. Skateko modalitatea lantzen dutenen artean luxuzko hirukotea osatuko dute: Alain Goikoetxeak, Alain Saavedrak eta Diego Douralek. Lineako patinetan (rollerrekin) ordezkaria Borja Fernandez txapeldun handia etorriko da. Inaugurazio ekitaldi horretan hizlaria eta Dja ere izango ditugu, kirolariek egindakoa azaldu eta kontatzeko eta giroa musikaz animatzeko. Aipatutakoek erakustaldia emango dute, ermuarrok ikus dezagun pista berri horretan egin daitekeen guztia. Ekitaldiari hasiera emango zaio arratsaldeko seietan. Amaiera hamarrak aldera etorriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin