-El Bosque animado- filmak amaiera emango dio maiatzeko zine-klubari
Mudo Drogot elkarteak amaiera emango dio gaur maiatzeko zine-klubaren emanaldiei. Maiatzeko filmak Rafael Azconari dedikatuak daude. Aste honetako pelikula ‘El Bosque animado’ titulatzen da eta 108 minutu irauten du. Zintak bost Goya sari jaso zituen 1987 uartean: pelikula, aktore (Alfredo Landa), gidoi, musika original eta jantzien diseinu onenari. Filma Espainian ekoiztuta dago, 1987. urtean, eta bere zuzendaria Jose Luis Cuerda da. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean egingo da, gaueko bederatziak eta erdietan hasita. Sarrera doan da.
Sinopsia
Pertsonai samur eta gizakoi piloa dabiltza baso animatu honetan. Guztien arteko istorioekin armiarma-sare bitxia osatzen dute: bidelapurra, putzugilea, neskatila langilea, lanik egin nahi duen mutikoa , neskatila emigrantea, lagun bila dabilen mamua, eta abar…
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza