Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira
Ermua Antzokiak Sociedad Cervantinaren ‘Marcela’ antzezlana hartuko du datorren ostiralean, 20:30ean. ‘Marcela’ (Cervantesen abesti bat) madrildar idazle unibertsalaren pertsonaia ospetsuenetakoa da. Sarrerak 12 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken web atarian eta zerbitzu anitzeko kutxazainen sarean.
Obra María Folgueraren egokitzapena da, Miguel de Cervantesen Don Quijote de la Macha lanaren XVI. kapitulutik aurrera. Zuzendaria Leticia Dolera da eta antzezlea, Celia Freijero. Antzezpena 50 minutukoa da.
Sinopsia
Gizon bat hilda agertu da: Grisostomo. Emakume bati bere heriotza leporatu diote: Marcela. Artzainek Marcela susmatzen dute. Ez zaie gustatzen haren edertasuna, ezta haren harrotasuna ere. 1605ean gaude, eta guztien ustez artzai emakumeak zigorra merezi du. Baina Marcelak ez du araua ezta leporaketa ere onartzen eta bere aldeko defentsan hitza hartzen du.
Marcela -artzaina- Cervantesen pertsonaia ospetsuenetakoa da. Leticia Dolera, Celia Freijeiro eta María Folguera egungo hiru sortzaileen eskutik pertsonaiaren mitoa argitzen duten su ugariak ezagutuko ditugu.
Funtzio honetan Marcela artzainaren testu osoa sartzen da, Cervantesen Kixotearen XIV. kapituluan idatzi bezala.
Lotutako albisteak
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren