1968. urtean jaiotakoek partaidetza errekorra ezarri dute ospakizun bazkarian

02.06.08
Kultura eta Gazteria

1968. urtean jaiotako 112 ermuarrek pasa den larunbatean elkartu ziren elkarrekin bazkaltzeko eta aurten berrogei urte beteko dituztela ospatzeko. 1968. urtean jaiotakoek errekorra ezarri dute, herrian momentuz egindako bazkarietan partaiderik gehien biltzea lortu baitute. Taldea eguerdiko ordu 1etan batu zen, herriko tabernetan buelta bate emateko. Ordu bi eta erdietan bi autobus bete zituzten bazkaltzera joateko. Bazkaria Hambreko ‘Eguzki Alde’ jatetxean egin zen, jai giro oso jatorrean. Bazkariak aukera eman zien askori aspaldidanik elkar ikusten ez zuten lagun eta ikaskideak agurtu ahal izateko.

Bazkalondoan musika eta dantzaldia egon zen DJa baten musikari esker, lan hori Enrique Agudok egin zuen festako partaide baitzen. Bildutako talde handia arratsaldetik igandeko goizaldera bitartean elkarrekin ibili zen Ermuko tabernatan. Eguna oso atsegina izan zela aitortu dute partaideek, guztia antolatu bezala atera baitzen. Herriko Ignacio Perez prentsa argazkilariak atera eta utzi digun argazkian taldea ikus daiteke kafea hartu aurretik, euri jasak atsedentxo bat eman zuen unea aprobetxatuz. Taldeak bapo jan, edan, eta ederto pasa zuen, ekaineko lehen eguneko eguraldiak lagundu ez arren.

Bazkariko argazki ofizial honetan parte hartu zutenen pertsonak ikus ditzakegu

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu