Larunbateko euri-jasak, patinatzaileen ilusioak ito zituen
Ezinezkoa izan zen. Inaugurazio ekitaldiaren bigarren saioa iragarri bagenuen ere, azkenean ikuskizuna bertan beharra utzi behar izan zen. Klimatologiaren faktorerik txarrenak beren indarrak elkartu zituzten, ekitaldiaren aurka egiteko. Gazteria zinegotzigoak bere esku zegoen guztia egin zuen, baina eguraldiaren gorabeheren aurrean ez dago ezer egiterik. Zinegotzia eta antolatzaileek airean ibili ziren goizean goizetik. Astebururako iragarpena ez zen batere ona. Nolanahi ere, itxoin eta esperantza mantendu behar zen. Ostiral arratsaldea polito egin zuen, itxaropentsu egon behar. Euria botatzeari utzi zion, zerua tartean oskarbi gelditu eta eguzkia ere agertu zen. Nola egingo zukeen hurrengo egunean? Auskalo!
Larunbata argitu orduko lurra bustita zegoen berriz ere eta tarteka euria egiten zuen. Eguna aurreikuspena besteko beltza zegoen. Arratsaldeko ordu 1 eta erdiak arte itxoin zen erabakia hartzeko. Ordu horretan, zeruari begiratu eta baiezko erabakiaren aldeko apustua egin zen. Patinatzaileen taldea, musika jartzailea eta esataria etor zitezela eskatu zen. Ez zegoen atzera bueltarik. Dena den, txarrera etortzear zegoen. Bi orduren bueltan, eguraldiak okerrera egin zuen. Euria goian behean ari zuen hasi zen. Euriak ez zuen atsedenik hartzen. Arratsaldeko seietan pista blai eginda zegoen eta ezin zen patinatu. Euriaren eraginaz jabetzeko, gure probintziak jasandako uholdeak ditugu lekuko.
Patinatzaile taldea Ongarain bildu zen. Bertan Alain Goikoetxea, David Doural, Borja Fernández eta Alain Saavedra zain zeuden, gazte zaletu talde batekin batera. Leire Zapico zinegotzia ere bertan zen. Taldea bildu eta ikuskizuna bertan behera lagatzea erabaki zuen. Arriskua handiegia zen, batez ere kirolarientzat. Pista urez blai zegoen; erabiltzea ezinezkoa zen. Musikak ere ezin izan zuen ekaitza baretu. A zer nolako pena! Hurrengoan beharko du izan.
Azpiegitura jada zabalik dago eta pertsona askok erabiltzen du, eta izan ere, hori da garrantzitsuena. Izango da etorkizunean ere, beste ekitaldiren batean erabiltzeko aukera.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke