Gure Ametsak oso positibotzat jo ditu bere XXX. urteurrena ospatzeko jarduerak
Gure Ametsak oso positibotzat jo ditu azken aste buruan bere XXX. urteurrena ospatuz gauzatu dituen jarduerak. Dantza taldeko kideak pozarren agertu dira, eguraldia benetan eskasda izan bada ere, prestatutako programa aurreikusi bezala bete izanagatik eta izan duten parte hartze altuarengatik. Izan ere, kalean eta euririk gabe bakarrik ostiraleko jarduerak egin ahal izan dituzte. Tailerrak eta puzgarriak plazan jende ugari bildu zuten, ateri zegoelarik. Aldiz, larunbat eta igandeak jarduerak estalkipean egin behar izan dituzte euria botatzen gelditu egin barik egon baita. Larunbat arratsaldeko dantza erakustaldia Aritzmendin egin behar izan zen eta, igandeko, bazkaria eta ondorengo erromeria, berriz, Batzokiko frontoian. Nolanahi ere, taldekoen arteko giro onak eguraldi kaskarrari gainditu egin dio eta horrekin gelditzen dira. Belaunaldi ezberdinetako dantzariak berriz elkartu egin dira eta une hunkigarriak pasa dituztela aitortu digute. Horren lekuko, jarraian jartzen ditugun argazkiak.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza

