UKEk udarako ur-jarduera eskaintza zabala egin du

04.06.08
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak udan eskainiko dituen ur-jarduera ugarien berri eman du. Erakundeak igeriketako ikastaro trinko eta bereziak antolatu ditu ekaina eta uztaileko lau asteetan zehar gauzatuko dituenak. Ikastarook ekainaren 23an hasi eta uztailaren 18an bukatuko dira, astelehenetik ostiralera bitartean gauzatuz. Ikastaroak parte-hartzaileen adinaren arabera programatuta daude eta, mailak hastapenean hasi eta hobekuntzara artean emango dira. Izen emate epea zabalik dago atzotik eta izena eman nahi duten pertsonek kiroldegiko sarrerara bertara joan behar dute. Ikastaroen eta baldintzen berri zehatza ikusi nahi dutenek, beheko informazio gehiago atalean sakatu programa bere osotasunean ikusi ahal izateko.

Igeriketako -ikastaro trinkoak– Uda 2008” programa bi helbururekin eratzen da; alde batetik, ahalik eta Ermuar gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea, eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun, higiene eta fisiko ohiturak lor dezatela, ahalbideratuko duten oinarrizko abilezia motorrak finkatzea. Programaturiko jarduera oro gizarte-kohesioa uztartzen duen konfiantzazko eta begirunezko klima batean burutuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira